Aurten lehen aldiz udako postal lehiaketa antolatu dute Bergaran

Opor garaian gehienok egingo duzue irtenalditxoren bat atzerrira edota inguruko lekuren batera, eta bertako oroigarri moduan askok eskuratuko duzue postalen bat lagunei ala etxekoei bidaltzeko. Horren barneratuta dugun ohituratxo soil honengatik, baina, kamera digital bat eskura dezakezu uda hontan. Nola? Postala etxera bidali beharrean Bergarako Jardun Euskara Elkartera posta bidez bidalita. Zergatik ez saiatu?


Aurten lehen aldiz antolatu dute Euskarazko Postal Lehiaketa. Urruneko nahiz gertuko istorio txikiak biltzea da helburua, denak euskaraz, eta zenbat eta originalagoa izan, orduan eta hobe. Osotasuna hartuko da kontuan, hau da, bai irudia, eta baita testua ere.

Parte hartzea oso erraza da: edonork idatzi dezake, eta nahi beste postal bidali. Hori bai, postal guztiek jatorrizkoak izan behar dute eta euskaraz idatziak. Zauden lekuan zaudela, posta arruntaren bidez bidali beharko duzue zuen postala 2012ko irailaren 17a baino lehen, eta bertako irudia nahiz testua erabat librea da.

Epaimahaiak ebatziko irabazlearen izena, eta sari moduan argazki kamara digitala jasoko du opari.

Nora bidali postalak


Udako Euskarazko Postal Lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara (Gipuzkoa)

Lehiaketa gehiago


Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen gisa honetako lehen lehiaketa bada ere, aiaraldea.com webguneak hirugarren urtez egingo du Udako Argazki-postal Lehiaketa. Kasu honetan, baita ere, argazkiak eta testuak bidali beharko dituzte parte hartzaileek, baina Internet bidez egingo dute, ez postaz.
Horretarako, sar zaitez hemen eta informa zaitez egin beharrekoari buruz. Aurten, gainera, Whatsapp aplikazioaren bidez ere bidali ahal izango dira irudi eta testuak. Telefono zenbakia honakoa da: 688 848 152
Sari potoloak irabazteko aukera duzu, hala nola, argazki kamera digital bat eta bi lagunentzako asteburuko egonaldia nekazal-etxe batean. Erraza eta doakoa da, eta probatze hutsagatik ez duzu aukerarik galtzen. Anima zaitez!