Aurrerapenaren izenean
In Salah Aljeriako hiritik ez oso urrun, Saharako basamortuan, gas naturala ustiatzeko laborategi bat dago. Laborategi horretan puntako teknologia prestatzen ari dira negutegi efektuei aurre egiteko, eta urrats garrantzitsua eman dute: gasa ekoiztea lortu dute, atmosferara karbono dioxidoa askatu gabe. Proiektu aitzindaria da, CO2-a 2.000 metrora lurperatzea lortu dutelako. Txanponak alde iluna ere badu, ordea. Europako Batasuna teknologia horren arriskuak aztertzen ari den bitartean, 2.000 lagun inguru basamortuan lanean ari dira, egunean 12 orduz, 50 gradutako bero saparekin, eta segurtasun neurri zorrotzez inguratuta. Aurrerapenaren izenean