Aurreiritzirik gabe: Egipton emakume batek zuzenduko du gizonezkoen futbol talde bat
Faiza Heidar, egiptoko selekzioko kapitain ohia, Ideal Goldi de Guiza gizonezko futbol taldearen entrenatzaile bihurtuko da emakumeen oinarrizko eskubideak guztiz bermatzen ez diren herrialdean.
Hori dela eta, futbolarentzat ez ezik, Egiptoko gizartearentzat ere jazoera iraultzailea da. Albisteak ez luke ezer harrigarritik eduki behar, baina bada, Egipto baita emakumeen oinarrizko eskubide gutxien bermatzen dituen herrialdeetako bat. Heidar-ek aipatu du irain batzuk jaso dituela hasieran, baina gero konturatuko direla zerbait ikasi dezaketela berarekin eta euren gaitasunak hobetuko direla. Honela, 36 urterekin, kirolariak erronka handia du aurretik: taldeari kirol gaitasunak hobetzea eta aldi berean aurreiritziak eraustea.
Izan ere, Egipton, beste leku askotan bezala, matxismoa eguneroko gaia da. Nazio Batuen Erakundeak 2017an burututako ikerketa baten arabera, herrialdeko ia emakume guztiek jazarpen sexualen bat bizitu zuten.
Gainera, emakume horietako askok adierazi zuten indarkeria fisikoaren aldekoak zirela kasu puntualetan. Honela, emakumezko aktibistak bahituak eta jazarriak izaten dira, eta baita espetxeratuak ere.