Aurpegi zigortuak
Biological Reviews aldizkari espezializatuan argitaratu berri duten ikerketa baten arabera, gure arbasoek jaso zituzten ukabilkadek ezaugarritu zuten gizonezkoen aurpegiaren garapena. Emakumezkoen ezaugarriekin alderatuta, bereizgarri gihartsu eta hezur sendoek desberdintzen dute gizonezkoen aurpegia. Non dago horren jatorria? Dirudienez, garai bateko gizakien arteko borroketatik babesteko beharrak eragin zuen eraldaketa lehen hominidoetan.