Aurpegi ezagunak Etxepare Institutuaren aurkezpen ikuskizunean
Bilboko Arriaga egingo dute, hilaren 15ean, asteartean, 19:30ean. 50tik gora lagunek parte hartuko dute, era batean edo bestean.
Hona hemen ikuskizunean ariko direnetako batzuk: Miren Gaztañaga, Ander Lipus eta Itziar Ituño aktoreak, Harkaitz Cano, Unai Elorriaga eta Itxaro Borda idazleak, Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria. Euskal sortzaileen erakusleiho modukoa izango da ikuskizuna.