Arkupehotsak bueltan da: Euskal Herriko musika proiektu berrien erakusleihoa
Arkupehotsak, talde eta bakarlari berriei musika sortu, ikasi eta plazaratzeko beta ematen dien proiektua da. Oraingoan esperientzia osoagoa eskaintzeko xedez itzuli da. Izen-ematea uztailaren 15a arte egongo da irekita.
Musika talde hasiberriek plaza batean kontzertu bat eskaintzeko beta izateaz gain, sormen egonaldiak eta esperientziak partekatzeko parada ukango dute Aurkehotsak proiektuan parte hartzen dutenek.
2017an abiatu zuen Azpeitiko Kulturaz kooperatibak Arkupehotsak proiektua. Ordutik lau edizio iragan dira jada eta sortzaile berrien plaza izaten jarraitu nahi du proiektuak. Bere jaiotzatik dozenaka taldek zapaldu dute Sanagustin (Azpeitia) kulturguneko oholtza. Horretaz gain, Kulturaz kooperatibaren proiektua bera ere aberastuz joan da. Egun, ekitaldietatik harago, sormen eta transmisio proiektu ugari garatzen ditu.
Arkupehotsak: Doinu berrien laborategia
Datorren ikasturterako Arkupehotsak ekimenari beste gorpuzkera eman nahi izan diete antolatzaileek, esperientzia osoago bat eskainiz: musika sortu, formatu, prestatu eta plazaratzeko aukera bat. Doinu berrien plaza ez ezik, laborategia, ikasteko eta esperimentatzeko espazioa izango da Arkupehotsak.
Horretarako, musika talde edo barkarlari gazteei bi asteburutarako sormen egonaldiak eskaniko zaizkie Dinamoko soinuaren eremuan. Bertan, sortzeko eta entseatzeko espazioaz gain, formazio teknikoa eta musikari ezagun baten bidelaguntza izango dute. Egonaldia amaitu ostean kontzertuak eskainiko dira Sanagustin kulturgunean. Egonaldi bakoitzean bidelagun musikari bat izango dute talde edo bakarlariek. Aurkupehotsaken bidelagun gisa parte hartuko dutenak Olatz Salvador eta Tomas Lizarazu musikariak izango dira, besteak beste. Hautatuak izango diren taldeek jorratzen duten musika motaren araberakoak izango dira gainontzeko lau musikari bidelagunak.
Izen-emate epea zabalik jada
16 eta 25 urte bitarteko talde edo musikariei zuzenduta dago ekimena. Honako lotura honetako galdetegia beteta eman daiteke izena uztailaren 15a baino lehen.
Sortzaile berriei jardunerako tresnak eskaintzea, inguruan ditugun sortzaileak balioan jartzea eta belaunaldi berriei plaza bat ematea dira proiektuaren xedeak. Musikari gazteei zuzendutako ekimena da, eta izena ematen dutenen artetik sei musikari edo talde aukeratuko dira.
Horietako talde bakoitzak egonaldia egingo du Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremuan, bi asteburuz jarraian, lotarako lekua eta otorduekin. Asteburu horietan hiru jardun landuko dira: entseguak zuzenekoak prestatzeko, formazio teknikoa zein artistikoa eta kolaborazioa musikari ezagun batekin. Gainera, komunikazio eta promozio berezia egingo zaie. Edizio berri honek amaiera 2023ko maiatzean izango du. Orduan, ekitaldi berezia ospatuko da musikari eta talde guztien lana balioan jartzeko eta edizioari amaiera emateko.
Atzo burutu zen Arkupehotsaken prentsaurrekoa eta bertara hurbildu zen Tomas Lizarazu, Bulego taldeko abeslaria. Gogotsu azaldu zen egitasmoarekin: "Sekulako ilusioa egin zidan proiektu honetan parte hartzeko gonbita jasotzeak. Oso beharrezkoa ikusten dut sormen prozesu bat aurrera eramateko horrelako babesa emango duten proiektuak egotea. Beraz, eskertzekoa da Kulturaz kooperatiba egiten ari den lana. Bestalde, oroitzapenak etorri zitzaizkidan burura, gu, Bulego taldea, Arkupehotsak ekimeneko parte hartzaileak izan baikinen duela urte batzuk. Talde bezala ere, dena dugu eskertzeko: emandako babesa, hasieran eman ziguten bultzada... Nire aldetik, bidelagun gisara dena ikasteko eta dena emateko daukat. Gogotsu nago".