Aulesti, arte eszenikoen topaleku
Bosgarren urtez antolatu dituzte topaketak. Asteartetik ostiralera hainbat jarduera egingo dituzte, Antzerkiola Imaginarioa taldeak antolatuta. Antzerkian euskaraz diharduten profesionalak eta ikasleak elkartuko dira. Horretaz gain, emanaldi irekiak egingo dituzte.
Hona hemen, herritar guztientzako emanaldiak.
Asteartea, hilak 6,
'Itsasoaren alaba' filma. Udal aretoan, 21:00etan.
Asteazkena, hilak 7
Doro Zobaran ipuin kontalariaren 'Munduan beste asko lez' lana. Udal aretoan, 21:00etan.
Osteguna, hilak 8
Le Petit Theatre de Pain antzerki taldearen 'Aulki hutsa'. Udal aretoan, 21:00etan
Ostirala, hilak 9
Hebentik taldearen 'Har heman' obra. Udal aretoan, 21:00etan
'Vizkartzainak' bertso saioa, pilotalekuan, 22:30ean.
Larunbata, hilak 10
Ander Lipus, Xabi Strubell eta Miren Gaztañagaren 'Eta nik ere sagar bat daramat nire baitan' antzezlana. Udal aretoan, 21:00etan.
Gose eta Zuraren kontzertua. Pilotalekuan, 23:00etan.