Atzorako geratzen dena

Ehundaka aforismo utzi ditu idatzirik Urkizak, goizero hiruzpalau irakurtzeko moduan, pilula dosien gisan. Sustraitutako ideiei beste buelta bat ematen saiatu da, ironiaz eta umorez gehienetan. Pentsaraztea lortu eta, tarteka, aurpegian irribarrea sorrarazi dit. Buruz behera jarrita ingurukoari egindako begirada da, zergatien garrantzia gogorarazten diguna, eta baita jasotakoa zalantzan jartzeko premia ere. “Ontzat eman ditugun abiapuntuak ez direla existitzen deskubritzen dugu handitzean. Eta berriro txikitzen gara”.