Atzerri

Atzerria dateke kartzela, ihesa, erbestea, klandestinitatea. Mikel Antzak urte luzeetan bizi izan dituen atzerriak ditu hizpide eleberri honetan, idazlearen sentiberatasun eta gogoeta hegalaria militantziaren uztarri zurrunari josteko ahaleginaren gihar-nekeak beti lagun. 333 orritan kabitzen diren lerro eta lerro-tarte guztiekin mintzo zaigu, azukrerik gabe kikaran, zurrupada txikitan eta astiro baina hoztu aurretik edateko.