Atomik, Chernobilen ekoiztutako vodka
Istripu nuklearra gertatu zenetik bertan egindako lehen produktua da.
The Chernobyl Spirit Company enpresak ekoiztu du Chernobiletik ateratako lehen produktua: Atomik vodka. Istripu nuklearrak mundua astindu zuenetik ez da ezer atera bertatik; vodka honek, gunearen segurtasuna ziurtatzeko helburua du.
Hala, edari honen ekoipena Chernobilen gunea berreskuratzeko estudioaren parte da; salmentan lortutako dirua berriz, istripuaren ondorioak sufritu dituzten komunitate ukrainiarrei laguntzeko erabiliko dute. Oraingoz, soilik lehen botila destilatu dute, baina laster beste 500 egingo dituzte.BBC-rako Posrtsmouth Unibertsitateko irakasle eta proiektuaren arduradun Jim Smithek azaldu duenez, abandonatutako lursailetan zekalea landatzen hasi ziren, eta bertatik vodka egiten hasi ziren, destilatzerakoan erradiazioa ezabatzen ote zen egiaztatzeko. Denen sorpresarako, halaxe izan da!
Esperimentu honek ondorioztatzen duenez, Chernobil inguruko lursaila ez dago erabat galduta, eta berreskuratu daiteke. Hala, Atomik vodka ez da beste edozein markako vodka baino erradioaktiboagoa ikerlarien esanetan: “Destilatzerakoan (eta hau edozen edarirekin gertatzen da) ezpurutasun guztiak kanpoan gelditzen dira, produktua erabat segurua bilakatuz. Bertan landutako zekaleaz gain, Chernobileko errekako ura ere erabili dute vodka egiteko, eta azken emaitzak ez du erradiazio izpirik ere. Probatzera ausartuko denik?