Atarrabiako Gazte Asanbladak Irlatxoko proiektuan parte hartzeko deia egin du

Uztailaren 28an Atarrabiako Gazte Asanbladako kideak Irlatxon sartu ziren. Lekua txukundu zuten, eta bertan auzolanean eta autogestioan oinarritutako gunea sortu nahi dute. Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete.


Uztailaren 28tik gazte asko ari dira Atarrabiako Irlatxoan lanean. Aisialdirako leku egoki bihurtu nahi dute Irlatxoa. Horretarako hainbat ekintza egiten ari dira azken aldian: zinema emanaldiak, futbito txapelketa, kontzertuak... "Etorkizunean, gure nahia proiektuarekin aurrera jarraitzea da, auzolanaren eta autogestioaren bitartez, eta aktibitateak ere egin nahi ditugu", diote gazteek. Ildo horretan, esaterako, aste honetan eta hurrengoan sexualitatearen eta berdintasunaren asteak antolatu dituzte. Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, auzokideekin ere izan dira, haiekin elkarbizitza egokia egin nahi baitute.
Azkenik, jende guztiari proiektuan parte hartzeko gonbidea egin diote, "proiektu aberats eta zabala nahi dugulako, herriari naturarekin harreman zuzena duen eremua irekiz".
Gaztezulo.com-eko agendan dituzu hilabete honetako kontzertuak. Abuztuak 23 eta abuztuak 30