Atanas Akersta

Akauzazte taldeko gitarrajole ipurterreak Atanas Arkestra izeneko egitasmoa sortu du. Hala ere, hau ez da proiektu berria: izan ere, autoekoitzitako disko honetako kanturik zaharrena, 1991koa da. Beraz, lan ilun eta esperimental honetan, Azkoitiko Mataderoan urteetan zehar grabaturiko kantuak jaso ditu. Kutsu esperimental hori lantzeaz gain, rock and roll sustraietan ere murgildu da Atanas; horrela, tarteka, blues riff gordinak sumatzen dira giro itogarrien artean. Disko gogorra da lehen entzunaldian, baina buelta parea eman ondoren, ikuspegia erabat aldatuko zaizue. Azalaren diseinua bikaina da, eta horman itsasteko moduko posterra dakar. Adi ibili, soilik 200 ale argitaratu dituzte eta. Azkar ibili, eta eska ezazue: atanas@euskalerria.org.