At websaila: Gazte sortzaileei ahotsa eman eta kultur adierazpen askotarikoak zabaltzeko egitasmoa jaio da
Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen bidez ekoitzi ditu "At" bideoak sare sozialetan zabaltzeko eta askotariko kultur adierazpenei ahotsa emateko.
Helburua euskarazko kultura sortzaileak eta hauen lanak, (izan musika, dantza, bertsolaritza...) gazteei hurbiltzea da, hauentzako formatu eta irudi erakargarrien bidez.
Jada zabaltzen hasi diren bideoek 15 minutuko iraupena dute eta Euskal Herrian barrena furgoneta bidaia batean gertatzen diren solasaldiak eta emanaldiak biltzen dituzte.
Guztira lau saio izango dira oraingoz eta bertan Nøgen eta Burutik musikariak, Maddalen Arzallus bertsolaria eta Martxel Rodriguez eta Ekhine Zapiain dantzariak egongo dira. Hemen ekimen interesgarri honen teaserra:
Interesa piztu badizu webgune honetan dago lehengo atala.