At Least for Now

Irudikatu zuri-beltzeko film bateko protagonista zarela. Parisko kaleetan zabiltza pentsakor joera klasikoa duen pianoak eta minez betetako ahots kartsuak zure bakardadearen berri ikusleei ematen dieten bitartean. Clementinen estreinako diskoko abesti bakoitza film bat izan liteke. Bere ahotsak giza sufrimenduaren ñabardura guztiak ezagutzen dituela dirudi, eta horiek bere gaztetasunarekin bat ez datorren maisutasunez interpretatzen ditu. Badu Nina Simonek transmititzen zuen ‘zera’ hartatik ere; hark utzitako lekua betetzera etorri al da? Hitz potoloegiak agian, baina txukun hasi denik ezin uka!