At Last!
Oraintsu hildako Etta James soul eta rhythm and blues kantari mitikoaren estreinako lana berrargitaratu du Doxy zigiluak LP formatuan (CDa opari). Tartean, diskoari izenburua ematen dion kanta eta All I Could Do Was Cry blues piezak daude, harribitxiak. Bi doinuok Billy Gordy Motown diskoetxeko konposatzaileak idatzi zituen, eta aiene gogoangarri bihurtzen dira abeslari beltzaren ahots-kordetan, soka konponketa bikainez jantzita. Doinu biziagoak ere jasotzen ditu, Spoonful blues klasikoa kasu. Bizitza bera baino handiagoa da disko hau.