Asteburuko agenda bete-betea dator
Joan den urteko abenduan, Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketaren finalean izandako zortzi bertsolariek parte hartuko dute, larunbat arratsaldean, Baionako antzokian antolatutako bertso saioan. Duela 400 urte Lapurdin jende asko, batez ere neska gazteak, atxilotu eta erre egin zituzten. Sarraski hura ekarriko dute gogora bertso bidez. Gernikan, bestalde, Kafea eta Galletak ekimenaren barruan, Caligula taldeak joko du larunbatean 19:00etan.