Asteburuan ikusi, entzun, jolastu eta irakurtzeko 5 proposamen!

Gelditzea denbora galtzea dela sinestarazi nahi digun gizarte honetan, beharrezkoa da guretzat parentesiak sortzea. Hementxe dakarkizugu denbora horretan zure lagun min bihurtu daitezkeen zenbait gomendio.

TELESAIL BAT:

'QUARRY'

Quarry,  70. hamarkadako Memphis hirian arnasten zen atmosfera latz horren esentzia hutsa da. Martin Luther king-en ondorengo Amerika horretan, bi bidaia mota sentiaraziko dizkigun bitartean: Vietnam-etik bueltatze fisiko horrena eta latzena,  gerrate horren ondorengo bizitza “arruntera” bueltatu behar izatera.  Testuinguru horretan aurkezten digute Mac Conway (Logan Marshall-Green) protagonista. Gerrate latz horretatik bueltatu berri den soldadu ohia, trauma ondorengo estres moduko bat bizi duena eta -gutxi gora beherako- modu inboluntarioan,  ustelkeria eta hilketa sare ilun batean murgilduko dena. Tartean, herriko biztanle eta komunikabideen arbuioa jasoko du. Ustez,  etorri berri den gerrate horretan,  sarraski latz eta penagarri baten erantzuleetako bat izatea leporatzen baitiote.

BIDEO-JOKO BAT:

'SNAKE 97'

Zure lehen mugikorrak zeuzkan tresnen artetik (politonoak, sms-ak...), ziur Snake (sugea) izeneko jokoa dela hobekien gogoratzen duzuna. Dinamika ezin errazagoa zen; suge bat, eremu mugatu bat eta jaten zuen heinean gorputza handituz zihoanez, helburua zure buztana edo hormaren aurka talkarik ez egitea. Nostalgiaz gogoratzen duzu eta berriro jokatzea gustatuko litzaizuke? Hauxe aste honetako nire proposamena: Android mugikorretarako atera duten Snake jokoaren bertsioa: Snake '97: Retro Phone Classic! Doakoa da eta hemendik deskargatu dezakezu!

 

FILM BAT:

'MANCHESTER BY THE SEA'

(Kenneth Lonergan, 2016)

Zinemaren hizkuntzaren bitartez duelua azaltzea oso zaila iruditu zait beti.  Arrakasta, elkarrizketek baino,  interpretazio bikain batek eman dezakeelako eta keinu batek, hitz batek baina askoz gehiago eman.  Osagarri guzti horiekin, Manchester by the Sea”, barrenak jango dizkizun min gor horietako bat dela esango nuke, gainditzea ezinezkoa gertatzen den duelu hori eta batez ere, bihotzean dugun huts ikaragarri horrekin batera bizitzen jakitea nola izan daitekeen. Trukorik gabe eta merkezurreko sentimentalismoetan erori gabe, maila goreneko ariketa narratibo bat ikusteko aukera izango duzu. Kenneth Lonergan-en zuzendaritza lan aparta, zirrikiturik gabeko eta idazkera fineko gidoi sendo bat duena eta batez ere, Casey Affleck aktore bikainaren erakustaldiak, azken urteetako ezinbesteko horietako batean bilakatzen duten filma.

LIBURU BAT:

'HOUSE OF LEAVES'

(Mark Z. Danielewski's) (Hostoen Etxea/ La Casa de Hojas)

Apustu egingo nuke, ez duzula sekula antzeko libururik "irakurri". Irakurri komatxoen artean sartu dudala ohartuko zinen. Irakurtzeaz gain, liburu honen maketazio, forma eta diseinu bitxiari esker beste hainbat sentipen ere izango dituzulako. Errusiar Panpin moduko bat da baina liburu bihurturik. Stephen King-ek "beldurrezko generoaren Moby Dick-a" bezala etiketatu zuen liburu berezi eta deskribaezin hau esku artean izateko aukera baduzu segituan ulertuko duzu zertaz ari naizen. Irakurketa (eta ez irakurketa) bakarra, sailkaezina eta batez ere oso ausarta. Zeri buruzkoa da? Will izeneko argazkilari bat etxe berri batera aldatuko da. Etxe honek ordea, anomalia arkitektoniko bat duela konturatzen da: barrutik, kanpotik baino handiagoa dela... "Zer?...Nola?"...Esan bezala esku artean duzunean hobeto ulertuko duzu guztia.

 

ABESTI BAT:

EZPALAK: ITSASOAREN AURREAN

Argazkia: Galder Izagirre

Ezpalak 2019an sortutako talde berri bat da; Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasain eta Passepartout-eko Xabi Arrietak osatua. Lehen disko honetatik gomendatzen dizudan abestia, honakoa