Astebete pasatu du upel batean

Eric Hoekstra filosofo holandarra upel batean egon da astebetean gaur egungo gizarteari buruz gogoeta egiteko. Hoekstrak azaldu duenez, teknologiari uko egitea eta bizimodu xumea izatea posible dela erakutsi nahi izan du. Upela Leeuwarden hiriko kale komertzial batean ipini zuen Hoekstrak, eta pertsona batzuk, erosketak beste aldi baterako utzita, upel barruan sartu ziren, Hoekstrarekin batera gogoeta egitera.