Ashton Kutcher: Nerabetxoen amets umela
Iowako herri txiki batean Cedar Rapids jaio zen Ashton Kutcher; Michael anaia bikia baino bost minutu lehenago. Eskola sasoia amaitu bezain laster, Ingeniaritza Biokimikoa ikasten hasi zen Iowako Unibertsitatean. Familiak diru nahikorik ez zuenez gero, Ashton Kutcherrek berak ordaindu zituen ikasketok. Horretarako, ordea, gogor lan egin behar izan zuen: General Mills faktoriako zoruak garbitu, tabernetan harrikoa egin
Odola saltzera ere iritsi zen!
Iowako jatetxe batean zela, edertasun-lehiaketa batera aurkezteko konbentzitu zuten. Lehiaketa hartara aurkeztu, eta irabazi egin zuen. Handik gutxira, New York hiriko Next Agency modelo-agentzia entzutetsuan hasi zen lanean. Oharkabe, Ashton Kutcher oso modelo preziatu bihurtu zen. Hala, Paris, Milan eta modaren beste tenplu handietan ere aritu zen modelo. Besteak beste, Calvin Klein, Tommy Hilfiger eta Versace diseinatzaile laudatuentzat lan egin zuen.
Interpretazio munduak erakarrita, "That 70s Show" telesailean eman zituen lehen urratsak. Telesailak harrera aparta izan zuen, eta Ashton Kutcher sex-symbol ezagun egin zen berehala. Horrek, noski, zinemaren ateak parez-pare zabaldu zizkion. Hasiera apala izan zen oso. "Coming Soon" erdipurdikoa izan zen bere estreinako filma. Ondoren, rol txikiak lortu zituen "Reindeer Games" eta "Down to You" filmetan. Duela hiru urte, baina, Jesse Richmond zinemagileak rol nagusia eskaini zion "Dude, Where is My Car?" komedia arrakastatsuan. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera hura Kutcherrek. Gazte-nerabetxoen izartxo bilakatu baitzen film hari esker. Iaz, bestalde, mundu osoko txartel-leihatilak lehertu zituen "Just Married" komedia tuntunarekin.
Zineman primeran badoakio, nesketan zer esanik ez. January Jones modelo ederra izan zen Kutcherren xarmaren mende erortzen lehena. Iowako gazte lerdenak Ashley Scott eta Brittany Murphy aktore ezagunak ere sorgindu zituen. Bere azken maitasun harremanak, ostera, zur eta lur utzi du mundu guztia. Demi Moore aktore polemikoa baita Kutcherren neska-lagun berria. Mutilak gazte-nerabetxoak bakarrik liluratzen ez dituen seinale. Azken bost urteotan zineman lor daitekeen ia guztia lortu du dagoeneko Kutcher gazteak. Garrantzitsuena falta zaio, ordea: aktore on bihurtzea.
Nortasun Agiria
Izena: Christopher Ashton Kutcher
Jaioteguna: 1978-II-7
Jaiolekua: Cedar Rapids/Iowa (AEB)
Neska-laguna: Demi Moore
Musika talde gustukoena: Dave Mathews Band/The Beatles
Lagunik onena: Seann William Scott eta Justin Timberlake
Gizonezko aktore bat: Tom Cruise
Emakumezko aktore bat: Meg Ryan
Film bat: "The Usual Suspects" (Bryan Singer)
Bizio bat: Bideo-kontsolekin jolastea
Maite du: Askatasuna
Gorroto ditu: Papparazziak
Zaletasunak: Arrantza, golfa, xakea eta bola-jokoa