Ashraf Fayadh
Saudi Arabiak heriotzara kondenatu du Ashraf Fayadh (Saudi Arabia, 1980).
Jatorri palestinarreko poeta, apostasia egotzita. Bere lana irakurtzea debekatu nahi dute, bada irakur dezagun bere lana: hamazazpi poema euskaratuta daude.
Berlingo Nazioarteko Literatura Jaialdiak deituta, 2016ko urtarrilaren 14an Ashraf Fayadh poeta eta artista palestinarraren biziaren eta askatasunaren aldeko mundu mailako irakurraldi bat egin zen. Euskal Herrian, Euskal PEN klubak bultzatuta, Iruñeko Katakrak eta Donostiako Garoa liburu-dendetan egin ziren irakurraldiak.
Ustezko apostasia krimen batengatik heriotzara kondenatu dute Fayadh, hau da, Islama alboratzea, Jainkoa eta Mahoma profeta iraintzea eta Estatuaren aurka (hitzez) aritzea egotzita. Laster beteko dira hiru urte inkriminatze prozesua hasi zela, beste hiritar batek publikoki blasfematzen eta ateismoa bultzatzen zuen liburu bat banatzen ari zela salatuta atxilotu zutenean. Garai horretan Fayadhen poema baten inguruko argazki-erakusketa bat ikus zitekeen Veneziako Arte Biurtekoan.
Saudi Arabiako arte garaikidea munduan ezagutarazteko lanetan aritu da Fayadh, eta horretan diharduen Edge of Arabia kolektiboan parte hartu zuen. Salaketak eta kondenak ekarri zituen liburuan landutako gaiak errefuxiatu palestinarra izateari lotutakoak eta bestelako auzi kultural eta filosofikoak direla esan du. Epaiari helegitea jarri dio eta esperoan da, mundu mailako elkartasunaren presioak eragina izango duelakoan.
IRAKURRI BEHARREKOA
Euskaraz Fayadhen hamazazpi poema irakur ditzakegu. Hamar poema itzuli, iruzkindu eta bere blogean argitaratu zituen Ignazio Aiestaranek. Leire Azkargortak eta Urtzi Urrutikoetxeak itzulitako zazpi poema armiarma.eus atariko ‘Euskarari ekarriak’ atalean irakur daitezke.
([ingelesez: Instructions Within] 2008) poema-liburutik hartutako poemak dira. Liburu hau banatzea debekatuta dago Saudi Arabian.
Komunzki (Ignazio Aiestaran, 2015).
Euskarari ekarriak (armiarma.eus, 2016).