Arturo Martinez, bizikletaz, nola ez!
33 urteko gasteiztarra Katalunian eta Espainian barna dabil, bizikletaren erabilera sustatzeko asmoz. Duela pare bat urte are handiagoa egin zuen; Gasteiz-Beijing bidea egin baitzuen helburu berarekin, Olinpiar Jokoen haritik.
Agintariak bizikleta erabiltzeak dakartzan onurez jabetzea ere nahi du gasteiztar abenturazaleak. Haren eguneroko ibileren berri ematen du Interneten.