Artikoko desizozteak Ipar Poloaren ustiapen komertziala biderkatu du
Artikoa izotza galtzen dabil etengabe eta guk ez dugu ikasten. Karga itsasontzi komertzialak bide berriak sortzen ari dira desizoztea aprobetxatuta, bidaia laburragoak egin ahal izateko. Honek eragin negatiboa du, desizoztea azkartzen baitu.
Klima aldaketaren krisiaren ondorioak geroz eta ikusgarriagoak dira. Artikoko urak inoiz baino eskuragarriago daude desizoztea dela eta karga itsasontziek eta arrantza itsasontziek hori aprobetxatu dute. Azken bost urteetan biderkatu egin dira hauen kopurua neguko denboraldian.
Komunitate zientifikoak bitartean poloetako desizozteak izango dituen ondorioez ohartarazten jarraitzen du. Hala ere, nazioarteko merkataritzak bide berri hauek aprobetxatu ditu distantziak murrizteko. Oraingoz kopurua biderkatu egin da, baina adituek behatu dute joera hau haziz doala, honela arrantzarako leku berriak ere sortu dira eta askok ez dute dudarik izan hauek euren onurarako aprobetxatzea.
Kontua da, itsasontzi gehiago egoteak desizoztea azkartzen duela eta urak berotu. Karga itsasontzientzat onurak dira, euren bidea denbora gutxiagoan egin baitezakete kostuak merkatuz, ez ordea bertan bizi diren espezieentzat eta ingurumenarentzat. Noiz ikasiko dugu?