Artikoaren uda sargoriena

Suteak eta tenperatura altuak jasan ditu eremuak, eta bertako izotza erritmo bizian urtzen ari da.

Aurtengo uda bereziki gogorra izaten ari da Artikoarentzat. Gogoan izango duzuenez, duela hilabete batzuk bertako Ozono Geruzan zuloa agertu zen; ondoren, 21.000 diesel tona isuri zituzten bertako uretan, eta azkenik, hainbat sute erraldoiek eta bero olatuek bertako tenperaturak nabarmen igo dituzte. Guztiarekin, inoiz baino azkarrago ari da bertako izotza urtzen, eta hori ez da okerrena; oraindik, beste bi hilabete sargori gelditzen zaizkio.

Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak bizi ditu Artikoak; zero azpitik egon beharko luketen eremuetan 38 gradu erregistratu dira. Bestalde, Siberiako suteek karbono dioxido kopuru handiak eragin dituzte eremuan, tenperatura igoz. Ondorioz, Artikoaren izotza 6 milioi kilometro karratu azpitik dago une hauetan, inoiz baino baxuago. Dudarik gabe, 2020 urtean errekor guztiak apurtu dira Artikoan. Begira jarraian argitaratutako grafikoari: