Artea eta indarkeria
Italiako psikologo talde baten ikerketaren arabera, arte galeriek eta artelanek erreakzio bortitzak eragin ditzakete pertsonengan. Duela urte batzuk, Florentziako David-en estatuak jasandako erasoaren ondoren, Florentziako arte galerietako bisitarien jarrera ikertu zuen Graziella Magherini psikologoaren lan taldeak. Hala, "Daviden sindromea" izena eman diote pertsona batzuen jarrera bortitzari. Antza denez, sindrome hori dutenek artelanak erasotzeko joera dute euren egoa adierazteko.