Artea botika da gizakiarentzat

Artea botika da gizakiarentzat Ba al dakizu ebakuntza edo gaixotasun batetik errazago errekuperatzen dela artez inguratuta dagoen pazientea? Hala dio behintzat zientziak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artea-botika-da-gizakiarentzat/@@download/image/Famous-Van-Gogh-reproductions-Starry-Night-abstract-Modern-scenery-wall-art-home-deco-oil-paint-canvas-759x500.jpg
2019/08/14

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Ba al dakizu ebakuntza edo gaixotasun batetik errazago errekuperatzen dela artez inguratuta dagoen pazientea? Hala dio behintzat zientziak.
Artea botika da gizakiarentzat

Beti da ederra bidean artea eta zientzia elkar topatzen direnean. Adibidez, batak bestearen sendagai efektuak frogatzen dituenean. Oraingo honetan zientziak azpimarratu ditu artearen onura: artea botika da gizakiarentzat.

2017an argitaratutako ikerketa baten arabera ospitaletako hormetan koadroak ipintzeak pazienteen ongizatea hobetzen zuen eta horregatik lehenago errekuperatzen dira. Beste ikerketa batek dionez arteak osasunean duen eragin positiboa ez da bakarrik pazienteen errekuperazioan atzematen, baita ospitaletan emandako denboran eta minarekiko tolerantzian. Hori kontuan izanik iaz Montreal Musen of Fine Arts-ek bertako ospitale batekin aliantza iragarri zuen. Horrela, bertako medikuek noizean behinkako museora bisitak errezetatu ditzakete pazientei.

Jakina, tratamendu baten osagarri izan daiteke artea, beti ere gaixotasunaren larritasunaren arabera. Haatik, artea eta osasunaren arteko erlazioak aurrekari milenaristak ditu. Tradizio xaman anitzetan interpretatzen dira pieza magiko eta kutsu artistikoko erritualak sendagai moduan. Oraingoan, urtetan zehar luzetan jakina zena baieztatzera etorri da zientzia, arterik gabe ez dago osasunik.