Arrosa Irrati Sareak jardunaldiak antolatu ditu Bergarako Gaztetxean

Sartu berri garen urte honetan 10 urte beteko ditu Arrosa Irrati Sareak, hainbat irraki txikiren elkarlanak eta ibilbide guztian landutakoa elkartrukatzeko jardunaldiak antolatu ditu otsailaren 25ean Bergarako Gaztetxean.


2002ko maiatzean eraiki zuten Arrosa Irrati Sarea, Euskal Herriko irrati txiki batzuen elkarlanari esker, eta orduztik egunerokora egokitzen aritu da, funtzio nagusia elkartrukatzea izanik. Oraingoan ere, behar berrien presentziak eskatu dituzten tresna propioen eraikuntza elkartrukatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Bergarako Gaztetxean.
Otsailaren 25ean goizeko 10:00etatik aurrera hamaika ekitaldi izango dira, interesa duen edonorentzat irekiak. Hamar gairen inguruan hamar tailer antolatu dituzte, oinarrizkoenetik teknikoenera landuko direnak.
Goizeko 10:00etan hasiko dira tailerrak, eta lehendabizikoan, bazkaldu eta arrtsaldeko saioaren prestakuntzari ekingo diote. Arratsaldean berriz, bazkaldu ondoren, bi gairen inguruan arituko dira partaideak, batetik, generoa eta komunikabideak landuko dituzte, eta bestetik, irratiak eta teknologia berriak.
Amaitzeko, eztabaida saioa izango da arratsalde amaieran, Word Cafe formatuan, eta gauen, aurrerago jakinaraziko diren bi taldeen kontzertuak izango dira.