Arropa, erregai bihurturik

Munduan sobera arropa dago... eta energia bilakatzen badugu?

Low cost-aren garaiak ondorioak ekarri ditu, eta larriena zabor bilakatutako arropa tonak dira. Ez ditu inork nahi, ez dute ezertarako balio... zer egin daiteke? Marka batzuk konponbidea topatu dute; arropa erre, energia bilakatzeko. Hain zuzen, H&M arropa enpresa suediarrak jarri du proiektua martxan; arrazoia? Eguraldiaren ondorioz, iazko martxoan 3.800 milioi euroko baliodun arropa kopurua gelditu zitzaien saldu gabe, eta arropa guzti horri "irtenbide" bat emateko bidea topatu dute.

Arropa erregai bihurtzeak polemika piztu du, ez baitago argi praktika hori guztiz ekologikoa ote den. Azken finean, low-cost arroparen material nagusia petrolioa da, eta hori erregai bihurtzeak beste motatako kutsadura sortzen du. Gainera, arropak ez luke uste bezain besteko energia sortuko; horregatik, adituen ustetan, arropa horren erabilera oraindik ere kutsakorra litzateke, eta egokiena zuzenean ez ekoiztea litzateke.

ARROPAREN DATU ZIKINAK