Arrikurrock, larunbatean
Hamlet, EH Sukarra, Dkuajo eta Obejas Negra taldeek joko dute. Kontzertua Ansoaingo industrialdeko aparkalekuan izango da.
20:00etan hasiko da eta sarrera doan da. Arrikulunka elkarteak antolatu du ekimena. Hamlet izango da talde nagusia, baina harekin batera Euskal Herriko hiru taldek doinu gogorrak joko dituzte: Eibarreko EH Sukarra, Arrotxapeako Dkuajo eta Ansoaineko Obeja Negra.