Arrigorriagako pailazoen jaialdia asteburuan izango da

Kale antzerkia, akrobaziak eta umorea izango da nagusi hiru egunotan.

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdiaren XXVII. edizioa izango da asteburuan, gaurtik igandera bitarte. Musika, kale-antzerkia, zirku modernoa, aire-akrobaziak eta umorea uztartzen dituzten ikuskizunak izango dira egitarauan. Parte hartuko duten konpainiei dagokienez, zazpi Euskal Herrikoak izango dira, hiru Espainiako Estatukoak eta gainerakoak nazioartekoak. 

Herrigunean ez ezik, jaialdia Arrigorriagako zenbait auzotara ere zabalduko dute, eta jarduera batzuk Abusu edo Lanbarketako San Antonio pilotalekuan egingo dituzte. 

Gaur arratsaldean, 18:00etan, Sarini Zirko konpainiaren Txoriak txori eta Kolektivo Konikaren Nire sudur punta izango dira gozagai. Ondoren, Malas Compañías-en Zirkus eta Murtziako Glubs emanaldiak izango dira. 

Bihar, larunbata, Trotamundos konpainiaren Historias de un Baul, ItaliakoTutti in Valigia eta Best of Bassi, eta Frantzia eta Austriatik datorren THE ONE & the one ikuskizunak eskainiko dituzte. Gainera, aireko yoga tailerra egingo dute gaztegunean, 18:00etan.

Azkenik, igandean, honako ekintzak izango dira: Gari, Montxo eta Joselontxoren Petitxou 25 Urte, Natxo Monteroren Barbecho,  Zirkozaurreren Kobr3, Galiziako Piscore konpainiaren Concierto Con Fusión, eta Kataluniako Mur konpainiaren De Tú a Tú . 

Taun Taun txotxongiloen erakusketa ere ikusgai dago udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa gelan igandera arte.