"Arratiako Kalenturak" Ipuin Erotikoen Lehiaketa martxan!

Arratiako Zertu Kultur Elkarteak 'Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketa' jarri du martxan. Lanak bidaltzeko epea zabalik egongo da azaroaren 15era arte!

Lehiaketak Arratiako Kalenturak izena badu ere, Euskal Herri osoko 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dezakete bertan. Sari banaketa Gabonetan izatea aurreikusten du Arratiako Kultur Elkarteak. Hiru sari banatuko dituzte: 600 euro ipuin onenari, 400 bigarrenari eta 250 euro Arratiako idazle onenari.  

Epea: azaroak 15
Antolatzailea: Arratiako Zertu elkartea
Literatura mota: Ipuina
Luzera: Lau eta zortzi orrialde artekoa
Diru kopurua: 600€

OINARRIAK

1- Hamasei urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte.
2- Lan guztiek argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3- Lanek ipuin erotikoak izan behar dute eta DIN A-4 orrietan makinaz tarte bikoitzean idatzita aurkeztu beharko dira. Lanen luzera  lau eta zortzi orrialde artekoa izan beharko da.
4- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, izenburua soilik. Egilearen datuak (Izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren izenburua) gutun-azal itxi batean sartuko dira eta gutun-azal horren azalean lanean jarri den izenburu bera jarriko da.
5- Lan originala, hiru kopia, eta egilearen datuak dituen gutun-azala beste gutun-azal handiago batean sartuta honako helbide honetara bidali beharko da: ZERTU kultura elkartea, Herriko Plaza 24, 48142 Artea (Bizkaia). Posta elektronikoz bidaliz gero, atxiki bi artxibo, bat lanerako, bestea datuetarako, eta bidali honetara: begitu@topagunea.com
6- Hiru sari emango dira: lehena (600 €), bigarrena (400 €) eta Arratiako onena (250 €).
7- Lanak bidaltzeko azken eguna 2019ko azaroaren 15ean.
8- ZERTU elkarteak izendatuko du epaimahaia literatura munduko kideekin.
9- Sari ematea irabazleak bertan direla egingo da. Non eta noiz izango den aurrez iragarriko da.
10- Lan saridunak ZERTU elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti egilea nor den garbi adieraziz.
11- ZERTU elkarteak oinarri hauei edozein aldaketa egiteko aukera izango du, beti ere publikoki adieraziz.