Arrasateko Gaztetxeak Hip Hop Jaia antolatu du asteburuan

Arrasateko Gaztetxeak Hip Hop Jaiaren laugarren edizioa antolatu du asteburu honetan –martxoak 9 eta 10– . Ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera hasiko dira ekitaldiak baina larunbatean arratsaldeko lehen orduan izango dute hitzordua Arrasaten.



Ostiralean –martxoak 9– 22:30etatik aurrera, Goienetxe Anaiak eta Norte Apache izango dira protagonistak. Larunbatean berriz, Arratsaldetik hasiko dira ekitaldiak, izan ere 16:30etatik aurrera, DJ emanaldia izango da DJ OV-System, Dj Z-Braun, Millerindub eta Vegan 4 Satanen eskutik.
Ondoren, hainbat emanaldi nagusituko dira. Batetik, Arrasateko Arraska skate taldearen eskutik skate erakustaldia izango da, eta Bergarako Samu crew kolektiboak Breackdance emanaldia eskainiko du eta arratsaldeko ekimenak amaitzeko, kontzertuak hasi aurretik, Gaztetxeko hormetan graffity saioa izango da.
Gaueko 22:00etatik aurrera hasiko dira kontzertua eta 121 Sound System eta Revolta Permanent taldeak nagusituko dira. Azkenik, 01:00etan Revolta Posse dj taldeak, DZ, Pata eta Syr-ek itxiko dute Hip Hop jaiaren laugarren edizioa.

IV. Hip Hop Festa


Noiz:
Martxoak 9 eta 10
Non:
Arrasateko Gaztetxean
Sarrera:
Ostirala 3
Larunbata 5