Aritz Moreno filmatzen!
Zuzendari donostiarra Luis Tosar, Pilar Castro, Ernesto Alterio eta Quim Gutierrez aktoreekin ari da lanean; ezagutu egiten ari den lana!
Hasi dira Aritz Moreno zuzendari donostiarraren filma errodatzeko lanak. Antonio Orejudo idazlearen nobelaren egokitzapenean oinarritu da Moreno Ventajas de viajar en tren bere lehen filmerako.Aurretik hainbat film labur egin ditu: Colera (2013), Bucle (2011), Cotton Candy (2008) eta Portal mortal (2004). Luxuzko aktore taldea bildu du filmerako: Luis Tosar, Pilar Castro, Ernesto Alterio, Quim Gutierrez, Belen Cuesta eta Macarena Garcia aktoreek parte hartuko dute, besteak beste. Filmatze lanak Gipuzkoan, Madrilen eta Parisen egingo dituzte.