Argia, berogailua eta wifia duen kanpin-denda

Orain naturaz gozatu dezakezu etxeko erosotasunak basoaren erdian mantenduz.

Kaleidoscope enpresa teknologikoak kanpin-denda berritzaile hau asmatu du. Eguzki energia elektrizitate bihurtzen duen tela berezi baten bidez kanpin-dendan elektrizitatea edukitzea lortu dute. Horrela, denda berotu dezakegu gauetan freskatzen duenean, irakurtzeko argia izan edo mugikorra kargatu. Horrez gain, wifia ere izango luke une oro komunikatuak egoteko aukera eskainiz.

Oraindik ordea ez dago salgai eta ez da bere prezioa ezagutzen. Aipatu da datorren Gastonbury jaialdirako merkaturatzea espero dela. Adi egon beharko da!