Argi ibili erleekin!
Floridako gizon batek etxea erabat kiskali du ia-ia, erleen kontrako borrokan. Franklyn Pigottek erle habi bat suntsitu na-hi zuen, eta horretarako, Real kill indoor fogger izeneko produktua erabili zuen. Erleak burugogorregiak izango ziren nonbait, ez baitzuten etxetik alde egin nahi. Horregatik, Franklyn gizarajoak beste produktu bat hartu zuen: WD-40. Ez zekien, ordea, bi produktu horiek nahastuta sua sor zitekeenik, eta beraz, erleen kontrako borrokalari nekaezinaren etxea erre egin zen. Kontuz ibili behar da gero erleekin!