Argazkigintzan trebatu nahi?

Urdulizko KZ gunean ikastaroa antolatu dute. Eskolak maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, eta ekainaren 5ean eta 12an izango dira, 11:00etatik 13:00etara.


Izena kultur etxean eman behar da eta 10 euro ordaindu behar dira, apirilaren 30a baino lehen. Argazkigintza digitala jorratzeaz gain, irudiak gimp programarekin tratatzen ikasi ahal izango da.