Dagoeneko seigarren ekitaldia du Argihizkiak izeneko lehiaketa original honek. Antolatzaileek proposatutako hamar argazki oinarri hartuta, testu labur bat idaztea da erronka. Ezagutzen al duzu?

Eman begirada bat Uribe Kostan lanean ari edo bizi diren 10 argazkilariren lan hauei eta eragin zure sormenari! 
Irudi horietan oinarrituta testu labur bat (100 berba gehienez) edo labur-labur bat (160 karaktere gehienez) idaztea nahi dute antolatzaileek, eta Euskal Herriko bazter guztietako idazkiak jasotzeko irrikaz daude.

Aurreko edizioetan bezalaxe, bi maila bereiziko ditu epaimahaiak: 16-18 urte bitartekoena, eta 18tik gorakoena.

Oinarrien, epeen eta sarien inguruko informazio zehatza Argazkihizkiak Lehiaketaren webgunean eskegi dituzte.

Dena dela, zalantzetarako (edo beste) honako emaila eta telefono zenbakia ere luzatu dituzte: argi.hizkiak@gmail.com // 644 277 155.