Argazki-albuma hil da: inprimatutako argazkien gabeziak gure oroitzapenak kaltetu ditzake

Linda Henkel memoria ikertzen duen psikologoa da eta ohartarazten du argazkien kopia fisikoak ez edukitzeak gure oroitzeko gaitasuna murriztu lezakeela.

Epson erakundeak eskatutako ikerketa berri batek agerian utzi du argazkilaritza digitalaren ospea. Ateratzen den istant berean sare sozialetan argazkiak partekatzearen aukerak alboratu egin ditu argazki-album fisikoak eta oroitzapenak baztertuak geratzen dira ahanztura digitalean.

Txostenak ohitura aldaketak ikertu ditu eta ondorioztatu du hamar pertsonetatik zortzik, %86ak, familiako argazki-albumak sortzearen ohitura alboratu duela. Bataz beste, pertsona bakoitzak ez du argazki-album bat ikusi urte eta erdian (batez bestekoa 19 hilabetetakoa da). Alta, argazkiak modu fisikoan ikusteak ongizate sentimenduak sortzen ditu. Ia gehiengoak argazki-albumak ikustean harrotasuna eta nostalgia sentitzen dituzte.

Gainera, albumak begiratzea erabakitzen dugunean, %76ak argazkien atzean idatzita dauden pertsonen izenak, datak edo lekuak aurkitzen gozatzen du. Galdetegia pasa zitzaien lau pertsonetatik hiruk uste du ongizate sentsazioa galdu lezakeela irudi digitalek ez dietelako argazkiak horrelako xehetasunekin behatzen uzten eta beldur dira anekdota guzti horiek euren mugikorrekin batera galduko ote diren. 

Beldur hau bereziki nabarmena da belaunaldi gazteenen artean, 18-29 urte bitarteko gazteen artean esperientzia hori galtzeko beldurra dago, beldur hori gutxiago azaltzen da 60 urtetik gorako pertsonen artean (%70). Baina beldurra ez da hedatzen soilik argazki-albumen gabeziara, ikerketaren arabera egunero ateratzen ditugun argazkietako gehienak ez dira inprimatzen. Bataz beste 1.030 irudi ditugu konfinatuak gure mugikorretan baina soilik %2 inprimatzen ditugu. %22ak aitortu zuen nahiago dutela sare sozialetan partekatu inprimatu baino. 

Linda Henkel psikologo kognitiboak ohartarazi duenez, "argazkirik gabeko etxeetan" iraganako jazoerak gogoratzeko zailtasunak egon daitezke. Izan ere, argazkiak egitearen helburu nagusia beranduago iraganeko momentuak gogoratzea da. Henkel-en ustez inprimatutako argazkiek hobeto laguntzen dute iragana gogoratzen argazkia begiratzen ditugun bitartean, bestela, besterik gabe gure mugikorretan argazkiak pilatzen ditugu. Argazkiak sare sozialetara igotzeko besterik ez baditugu egiten, gure arreta like kopuruan soilik jartzen dugu eta litekeena da esperientzia horien xehetasunak ez horren ondo gogoratzea. 

Epsonen txostenaren emaitzen arabera, momentu berezien inprimatutako irudiak hormetan dituztenen %55ak aitortu du istant horiek berriz ere bizitzen laguntzen dietela eta %45ak momentu hura hobeto gogoratzen laguntzen diela. Eta hamar pertsonetatik seik baieztatu du argazki edo dokumentu garrantzitsuak galdu dituztela ez dituztelako deskargatu edo inprimatu.