Arean
Nire belarrientzako, sorpresa handia izan da Arean taldea: izan ere, ez nuen taldea ezagutzen, eta ezustekoa hartu dut. Nondik zatoz, disko honetako lehen kantak, ez dio informazio askorik ematen entzuleari, baina ondorengo biek Goiz bat eta Toulouseko margolaria- taldearen estiloaren habeetako batzuk oso garbi uzten dituzte. Arean-ek pasarte lasai eta iradokitzaileak zati bortitz eta setatiekin nahasten ditu, eta kantei beren denbora ematen die Gogoeta patxadatsuak zortzi minututik gora irauten ditu!-. Disko interesgarria.