Ardoa, txakurrentzat

Bark Vineyards ardoa imitatzen duen edaria da, alkoholik gabea, zakurrentzat. 2005ean lehen aldiz merkaturatu zutenetik, izugarrizko arrakasta izan du batez ere Ingalaterran. Orain, jabeek ardo kopatxoak euren zakurren konpainiarekin hartzen dituzte. Hamaika ikusteko jaioak gara! 750ml-ko botilak 20 dolar (15 euro inguru) balio du, eta www.barkvineyards.com webgunean eros daiteke.