Ardatza
Hirugarren lan luzea, hamaika abesti. Borja Estankona gitarra psikodelikoan eta ahots goxoarekin, Koldo de Miguel bateria zehatzarekin eta Iñaki Alonso baxu potoloarekin, behar denean bakarrik. Gitarrarekin egiten dituen armonia bereziak arrotzak eta disonanteak irudituko zaizkio gaurko euskal musika komertziala entzuten duenari, hau da, eskala naturalera ohituta dagoenari. Erritmoetan ere oso berritzailea da Estankona. Nolabaiteko tentsio kulunkagarria mantentzen du abesti guztietan. Abesti batzuk aipatzearren, Ostargia kantu urdurien azalpena da, Mozkortiarena piezan balantza balkanikoa da nagusi edota Atzerabiderik gabeko eguna kantan indarra eta laztana daude dosi beretsuan.