Arandako kondearen zentsura

Luze eta zabal idatzi da frankismoan euskarazko liburuek jasandako zentsuraz, baina jakina da Francoren aurretik ere gure hizkuntzak aurkari gogorrak izan zituela, Arandako kondea kasu. 1766an, Gaztelako Kontseiluaren lehendakari zela, Kardaberaz-en “Aita San Ignazioaren bizitza laburra” liburua argitaratzea debekatu zuen. Liburuaren mamia erlijioa zen.