“Aquarius Songs”

Nork dio gaur egungo soula komertziala, ideirik gabea eta gozoegia dela? Komunikabide erraldoiek diotena kontuan hartuz gero, normala da hori pentsatzea. Musikaren oihanean arakatuz gero, ordea, konturatuko gara gaur egun soul dotore eta berritzailea egon badagoela. Joseph Malik-en azken diskoa horren adibide garbia da. Eta “Joseph Malik“ diogu, baina “Joseph Malik eta David Donnely” esan beharko genuke. Izan ere, lehenengoak ahotsa jarri du, baina bigarrenak bien artean konposatutakoa jo du.