Apple TV+ doan ikusi nahi? Selena Gomezek bi hilebete oparitzen dizkizu

Berari esker Apple TV+ ikusi liteke, bi hilabeteko harpidetza oparitzen baitu.

Apple TV+ proposamen interesgarriz josita dago. Ez du Netflix-ek duen eskaintza zabala, baina bertan dagoenak gutxieneko kalitatea badu. Egia da, ordea, horrenbeste streaming plataformen artean zein ordaindu eta zein ez hautatzea ez dela erraza. Orain, aukera duzu, ordaindu gabe, erabakitzeko Apple TV+ harpidetzeak merezi duen ala ez. Selena Gomez aktore eta abeslariari esker gainera! 

Aktore eta abeslari ezagunak Selena Gomez: My Mind and Me dokumentala estreinatu du erakunde ezagunaren plataforman. Hau aitzakia harturik bi hilabeteko harpidetza zerbitzua doan eskaini dute. Gomezek bere Twitter kontuko txio batean esteka bat argitartu du. Bertan klikatuta zuzenean Apple-en webgunera garamatza, non bezero berriek opariaz jabetu litezkeen. 

Promozio hau eskuratzeko beharrezkoa da ordainketa metodoa txertatzea. Behin bi hilabeteak pasata, Apple TV+, kuotak ordaintzen hasiko baita. Harpidedun bezala jarraitu nahi ez bada, 60 egunak igaro aurretik bertan behara utzi beharko da harpidetza. Nahikoa denbora da, ordea, bertan ezkutatzen diren altxorrak aurkitu eta gozatzeko. 

Bi hilabetez musu truk Apple TV+ ikusi nahi baduzue, abenduaren 2ra arteko epea duzue.