Apple etxerako robot pertsonalak garatzen ari da

Etxeko robotak garatzeko lanean ari omen da Apple erakundea, ibilgailu elektrikoen proiektua alboratu ostean.

Apple-eko ingeniariak etxeko zereginak egin lituzkeen robot bat garatzeko lanean omen dabiltza. Mahai gaineko gailu bat asmatzen ere ba omen dabil. 

Otsailean sagar hozkatuaren erakundeak ibilgailu elektrikoen proiektua itxi zuen eta beste proiektu berrietan jarri da lanean. Azken urteetan, produktu berriak eskainiz, Apple-ek saiakera nabarmenak egin ditu merkatu berrietara zabaltzeko.

Helburu honekin robot pertsonalak garatzen ari dira. Apple-n ingeniaritza eta adimen artifiziala uztartuko omen ditu asmakuntzak. Zabaldu den txostenaren arabera, proiektua oraindik haspeneko fasean dago.

Beste erakunde teknologiko batzuk ere etxeko roboten merkatua esploratzen ari dira: Amazon-ek Astro deitutako robota aurkeztu zuen 2021ean. Funtsean, gurpilen gainean dabilen pantaila adimenduna da Alexaren komandoekin erantzuten duena. Ia hiru urte beranduago, gailua eskuragarri dago kopuru mugatuetan eta gonbidapenen bidez soilik.

Apple-ek oraingoz, ez du proiektuari buruzko iruzkinik egin.