Apple-en iOS 16 eguneraketa berriari esker Sirik euskarazko testuak irakurri ditzake

Berriki Apple-ek sistema eguneraketa berri bat jaurti du bere mugikor, erloju eta tabletentzat: iOS16.

Eguneraketak ekarri dituen aukera berri horien artean ezusteko pozgarri bat topatu dugu. iOS sistema orain gai da euskarazko edukiak irakurtzeko, baita katalanezkoa, galegozkoak eta valentzierazkoak ere. 

Hori bai, ez zaitez nahastu. Siriri ez dizkiote hizkuntza berriak gehitu eta beraz, ezingo gara berarengana euskaraz zuzendu, nahiz eta etorkizunean iritsi litekeenaren aurrerapena daitekeen. Oraingoz Apple-k hizkuntza horietan oinarrizko ahotsak garatu ditu, hizkuntza horietan testuak irakurtzeko beharra dutenentzat.

Euskarazko ahotsari Miren izena jarri diote, ahots katalanak bi ditu Jordi eta Montse, Valentzierako aukeran Pau dugu eta galegoan Carmela. 

Keinu txikia bada ere, etorkizunean Siri euskaraz entzun ahal izateko aurrerapausoa da.