Apirileko GAZTEZULO, ostiralean kioskoan
Elisabet Aizager Euskal Herria Zuzenean musika jaialdiko burua elkarrizketatu dugu. Horrekin batera, Zugarramurdiri buruzko erreportaje zabala dakar GAZTEZULOk, 400 urte betetzen direlako aurten sorgingeria egotzita Inkisizioak Nafarroako herriko 11 biztanle sutara bota eta beste hainbat epaitu zituztela.
Lizarrako Itxako eskubaloi taldeko Nerea Pena iruindarrak di-da erantzun ditu Fotomaton saileko galderak, 'El Jonan'-ek bere bihotza ireki digu sexu elkarrizketan eta jaso ditugun formula erotiko batzuk argitaratu ditugu, zu ere anima zaitezen eta zurea bidal dezazun.
Joan den hilabeteko lehiaketak harrera aparta izan zuen. Hori dela eta, apirilean ere aldizkaria goitik behera arakatu beharko duzu jertse txanodun baten zozketan parte hartzeko. Gezur borobil bat ezkutatu baitugu txoko batean.