Apirilaren 28an izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna
14 urtez azpikoentzako egun osoko egitaraua antolatu dute, eta sarrerak hartu behar dira aldez aurretik.
Gipuzkoako haur eta gaztetxoek biltzeko aukera izango dute Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunean. Gelatik Plazara sariketaren finalak jokatuko dira bertan eta, horretaz gain, goizetik hasitako egitarau betea ere prestatu dute.
Goizeko hamarretan harrera garaia izango da eta pankarta tailerra egingo dute. Gelatik Plazarako finalak jokatuko dira 11:30etik aurrera, eta bazkaltzeko tartea hartuko dute 13:00etan, norberak ekarria jateko. Ondoren, 14:30ean, Mihiluze jolasa egingo dute eta amaiera ekitaldia eta agurra egingo dute 16:30ean.
Izen-ematea zabalik dago apirilaren 12ra bitarte. Horretarako, www.bertsosarrerak.eus atarian hartu behar da sarrera eta, horrekin batera, autobusa non hartuko den ere aukeratu behar da.