Apirila

Ez dira unerik onenak Estebanentzat. Lana galdu du, eta Teresa eta bera banandu zirenetik bakarrik bizi da ama zenaren etxean. Kalean hartuko duen kolpe txar batek errealitatearen eta fantasiaren arteko muga bereiztea zailduko dio, eta 1766ko Azkoitian esnatuko du lozorroak, krisi ekonomikoaren garaian, herritarren errebolta artean. Ingurumari gatazkatsu horretan biziko ditu nobela osatzen duten gertakizunak.