Antzerkizale Feministen Topaketa egingo dute Garaion Sorgingunean
Irailaren 10ean eta 11n izango da eta izen-ematea epea irekita dago.
EHAZE-Antzerkizale elkarteak “Antzerkizale Feministen Topaketa” antolatu du lehen aldiz, Ozaetako Garaion Sorgingunearekin elkarlanean. Irailaren 10ean eta 11n izango da topaketa.
Larunbatean, irailak 10, ongietorriaren ondoren, ideiak eta bizipenak partekatzeko anti-dinamikak egingo dituzte. Bazkalostean, masaje-saioa izango da eta film batekin amaituko dute eguna.
Hurrengo egunean, irailak 11, gosaldu eta txangoa egingo dute elkarrekin. Bazkaldu eta gero, berriz, itxierako errituala egingo dute.
Hogei lagunentzako lekua egongo da topaketan, eta izena emateko, edo informazio gehiago eskatzeko, email honetara idazteko eskatu dute: info@ehaze.eus
