Antzerkia eta dantza 'Bilboko Zirkuitua' ekimenaren baitan

Hamar konpainia bizkaitarren 17 emanaldi eskainiko dituzte hiriko auzoetan ostegunetik aurrera.

Bilboko eta inguruko antzerki eta dantza taldeen jarduera bultzatzen duen ekimena da Bilboko Zirkuitua, eta bertan parte hartzen duten talderik gehienak amateur edo erdi-profesionalak izaten dira. XXI. edizioa jarriko dute martxan ostegunetik aurrera, bertako eszena bultzatu eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Era berean, antzerki eta dantza talde berriei euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko aukera eman nahi diete.

Maiatzaren 12ra bitarte, Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietan eta Solokoetxeko institutuan Bizkaiko hamar konpainiaren proposamenak izango dira ikusgai: Alex Quiroga, Goi Dance Project, 29 Producciones, Cuatro Cajas, Luciernagas Voladoras, Hamaika Teatro, Alopargo, Jyt Kreaktibos – T.A.B.U,  Las Paralelas, eta Ibilka Teatro. 

Denboraldi honetan, Bilbao Eszenan (Bilboko Udalaren arte eszenikoetako eta dantzako prestakuntzako eta sormeneko espazioan) entseatzen duten konpainiek hartuko dute parte. Goi Dance Project konpainiak Koreako pop kulturako zenbait kantaren bilduma aurkeztuko ditu, Goi dantza-taldeko dantzariekin. 29 Producciones taldeak Peter Pan: Hasta Siempre Jamas antzezlana taularatuko du eta Ibilka Teatrok, berriz, Hoy no salgo, euren lehen obra. Las Paralelas-ek euskarazko antzezlana eskainiko du, Miren Argiren monologo baten inguruan, Miss World galarako zein prestatuta dagoen azaltzeko egingo duena. Azkenik, JYT Kreaktibos - T.A.B.U. konpainiak A morir por la silla de ruedas - ¿A que no S.O.S capaz? emankizuna aurkeztuko du. 

Egitarau osoa Kultura Barrutik webgunean kontsulta daiteke. Emanaldi guztiak dohainaik izango dira.